Albistea entzun

Josu Muguruzaren hilketa. 25. urteurrena. Angel Alcalde. Espainiako diputatu ohia (HB)

«Ez ziguten Kongresuan bake mezua ematen utzi»

Josu Muguruza hil zutenean, euskal preso batek hartu zuen haren lekua Espainiako Kongresuan: Angel Alcaldek. Behin bakarrik izan zen han: kargua hartzean. Atxilotzeko agindua jaso eta ihes egin zuen.
Angel Alcalde, 1991n Donostian, HBren mitin batean. Ihes eginda zegoen 1989tik. Sasian jarraitu zuen.
Angel Alcalde, 1991n Donostian, HBren mitin batean. Ihes eginda zegoen 1989tik. Sasian jarraitu zuen. BERRIA

Enekoitz Esnaola -

2014ko azaroak 15

Angel Alcaldek (Portugalete, Bizkaia, 1943) 1989ko abenduaren 2an jaso zuen Espainiako diputatu kreditazioa, HBkoa. Hamabi egun lehenago Josu Muguruza parlamentari hautatua hil egin zuten, eta haren partez sartu zen, kartzelatik irtenda. Presio handia jaso zuen; gogoan du garai hura.

Nola oroitzen duzu Josu Muguruzaren-eta aurkako atentatua?

Preso nengoen orduan, Herrera de la Manchan. Kasik 50 euskal preso geunden gure moduluan. Gaueko hamaiketan ziegako argiak itzali zizkiguten, eta kide bat irratia entzuten ari zen. Hark eman zigun berria.

Zer zenioten hurrengo egunean presook zeuon artean?

Urduri ginen, atentatu gogorra eta asmo jakin batekoa baitzen.

Zein zen asmoa?

Muguruzak-eta azaroaren 20an bertan Madrilen, prentsaurrekoan, bakearen eta elkarrizketaren aldeko mezua eman zuten, eta horren aurkako atentatua izan zen Alcala hotelekoa. Espainiako Estatuak beti jokatu du horrela; ez du bakerik eta konponbiderik nahi, eta errepresioa baliatzen du.

Atzean estatua zegoela pentsatzen al zenuten?

Bai. Urte gutxi batzuk lehenago GALen jarduera izan zen, eta ikusten zen zein zegoen atzean. Estatua inpunitate osoz aritzen da Euskal Herriaren aurka.

Ezagutzen al zenuen Muguruza?

Nik neuk ez.

Kongresurako hauteskundeetako zerrendetan haren hurrengoa zinen Bizkaiko HBn.

Beraz, Muguruza hil zutenean banekien nire izena aipatzen hasiko zirela diputatu izateko. Preso behin-behinean nengoen, eta jakitun nengoen kartzelatik ateratzeko nintzela. Traba ugari jarri zuten, baina atera nintzen, abenduaren 1ean, gauez. Irten baino lehenago mehatxu batzuk jaso nituen espetxean bertan.

Nolakoak?

Alcala hotelekoa gertatu eta bizpahiru egunera, postal bat jaso nuen ziegan. Zigilurik gabekoa zen, eta pentsatu nuen kartzelako baten batek helarazitakoa izango zela: poliziek edo funtzionarioek. Muguruzaren ostean hurrengoa ni izango nintzela zioen postalak.

Nola gogoratzen duzu Kongresura sartu zineneko unea?

Ikusmin handia zegoen, hedabide pila. Handia zen presioa. Egin beharrekoak egin eta segituan abiatu ginen Euskal Herrira. Baina lagun baten etxera joan nintzen, ez neurera, oso kontrolatua baitzegoen, esaten zidatenez.

Abenduaren 4an izan zen Felipe Gonzalez gobernuburuaren inbestidura saioa.

Hegazkinez joan ginen Madrilera Jon Idigoras, Itziar Aizpurua eta hirurok —Iñaki Esnaola ere bazen diputatu hautatua, baina zauritua zegoen atentatuagatik—. Konstituzioaren zina egitean orduan erabili genuen lehen aldiz «legeak hala aginduta». Bi aste lehenago Muguruzak-eta modu hura erabili behar zuten. Iskanbila sortu zen: Kongresuko presidente Felix Ponsek ez zuen onartu formula; HBkook kanporatu egin gintuen, eta saioa eten zuen. Hemizikloa uztean —neu nintzen hiruron artean azkena—, eskaileratan beheraino jaitsi eta gobernukoak egoten diren aulki urdinen parean geratu egin nintzen, Felipe Gonzalez presidentearen eta ministroen aurrean, isilik, baina begiradarekin egoera salatuz. Segundo bakar batzuk izan ziren, baina ez ahaztekoak.

Zer egin zenuten gero?

Berehala atera ginen Euskal Herri aldera. Abokatuak segituan esan zidan ni atxilotzeko agindua aterako zutela. Handik egun batzuetara, Kongresua nire aurka azaldu zen, eta Auzitegi Gorenak atxilotzeko agindua eman zuen.

Ihes egitea erabaki zenuen.

Bai. Ezin nuen onartu hura.

Orduko abenduan Bruselan prentsaurreko bat eman zenuen. Parisen ere bai, handik bi hilabetera.

Ez ziguten utzi Kongresuan elkarrizketaren mezua ematen, eta bi agerraldi haietaz baliatu nituen ezker abertzalearen eskaintza zabaltzeko: gure herriari autodeterminazio eskubidea dagokiola, presoen egoera amaitu beharra zegoela, eta horretarako guztirako prest ginela hitz egiteko. 1991n HBren mitin batera azaldu nintzen, antzeko mezu batekin.

25 urte pasatu dira Alcalako atentatutik. Nola ikusten duzu Euskal Herria gaur?

Errepresioa ez da bukatu. Politikoki, berriz, hobeto gaude, eta herri gisa ondo goaz, abiadura pixka bat azkartzea gustatuko litzaidakeen arren.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak errepikatzeko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak EAren eskaera tramitera onartu du, eta alderdiaren primarioak errepikatzea agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.