Albistea entzun

Abortuaren erreforma erretiratzeko eskatu dute bost autonomia erkidegok

Gallardonek esan du legea uda amaitu aurretik helduko dela Ministroen Kontseilura.

Justizia ministroaren agerraldia eskatu nahi du PSOEk
Landaida eta Urkullu, abenduan, berdintasun planaren aurkezpenean.
Landaida eta Urkullu, abenduan, berdintasun planaren aurkezpenean. J. RUIZ / ARP

Maite Asensio Lozano -

2014ko uztailak 22

Espainiako Gobernuari abortuaren lege erreforma erretiratzea galdegin dio Eusko Jaurlaritzak, beste lau autonomia erkidegorekin batera: Andaluzia, Katalunia, Asturias eta Kanariak. Atzo egin zuten eskaera, Osasun eta Berdintasun Ministerioak deitutako berdintasun sektore biltzarrean. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan zen bertan, Jaurlaritzako ordezkari gisara: «Legeek berdintasunean oinarritutako arau esparru unibertsal bat bermatu behar dute. Pertsona bakoitza izango da gero, bere sinesmenen arabera, erabaki bat edo bestea hartuko duena».

Galdera eta eskaeren txandan egin zuten eskakizuna bost gobernuek, erreforma ez baitzegoen gai zerrendan. Ministerioak eztabaidatzeari uko egin izana «ulertezin» jo zuten, eta arau berriak «atzerapauso onartezina» ekarriko duela berretsi. «Egun eskubidea dena delitu bihurtu nahi du», adierazi zuen Guillermo Martinez Asturiasko Gobernuko Presidentetza kontseilariak. «Erreformak andreen eskubideak eta askatasunak urratzen ditu, eta ez du sexu eta ugalketa osasunaren aldeko apusturik egiten», erantsi zuen Silvia Oñate Andaluziako Emakumearen Institutuko zuzendariak.

Bestalde, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak jakinarazi zuen lege proiektua uda amaitu aurretik onartuko duela Ministroen Kontseiluak. «Meteorologia Institutuarentzat bezala, niretzat ere uda irailean amaitzen da», adierazi zien atzo kazetariei. Testua prest dela gaineratu zuen.

Legearen onarpenari buruz azken asteotan izandako zurrumurruen harira, Gallardonek azalpenak eman ditzan nahi du PSOEk. Espainiako Kongresuko Batzorde Iraunkorra biltzeko eskaria egin du, bertan ministroaren agerraldia adoste aldera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Sendagileek Donostia ospitalearen aurrean egindako protesta, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sendagileek adierazi dute Jaurlaritzak ez diela erantzun beren deiei

Arantxa Iraola Gotzon Hermosilla

Elkarretaratzea egin dute Donostia ospitaleko atarian. Urkulluk uste du aferan «beste interes batzuk» egon daitezkeela. Oposizioak gogor kritikatu du egoera
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Anbizio handiko erreforma fiskal bat lortzeak ase gaitu»

Iosu Alberdi

Beti daude egindakoa hobetzeko moduak, baina Garrido gustura dago Espainiako aurrekontu negoziazioek emandako emaitzekin. Beste zenbait alorretan, ordea, PSOE mugiarazteko zailtasun gehiago dituzte.
Bilketa eguna, Basaurin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Gizartearen erantzuna eskertu du elikagai bankuak

Olatz Silva Rodrigo

2019ko datuak gainditu dituzte Hegoaldean. 77.000 lagunen artean banatuko dute emaitza

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...