Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

19. Korrika

Maldan gora, baina ahaldun

Gaua Zuberoan eta Nafarroa Beherean igaro ondoren, Lapurditik Nafarroara egin du bidea Korrikak bigarren egunean.

Jendetza bildu da; batez ere, Elizondon eta Iruñean
Jendetza bildu zuen Korrikak Elizondon, eguerdian.
Jendetza bildu zuen Korrikak Elizondon, eguerdian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Hodei Iruretagoiena -

2015eko martxoak 21 - Iruñea

Lapurditik Nafarroara egin du salto Korrikak bigarren egunean. Euskararen herrian, eremu administratibo batetik bestera. Ofizialtasunik gabeko eremutik, zonifikazioaren lurraldera. Lekukoa eskuan, ordea, etenik ez dute izan euskahaldunen pausoek. Euskararen aldeko lasterketa Dantxarineako auzoan (Urdazubi) sartu denekoa izan da horren froga: batera salto eginez egin dute aurrera adin guztietako korrikalariek. Euskarak lotu ditu Ainhoatik (Lapurdi) abiatutako haurrak, «baxoa euskaraz» aldarri egin duten gazteak eta Dantxarinean bide bazterrean zain zeuden guraso eta aitona-amonak.

Gauez igaro ditu aurtengo Korrikak Maule, Kanbo eta Hazparne. Ez da hogei lagunetik beherako unerik izan, hala ere. Atzo, goizak ondo argituta egin zuen Otxondoko mendatean gora. Ahalak irabazi zion maldari, egoerarik zailenetan ere. Aldapan gora, Korrikaren furgoneta ez atzera ez aurrera geratu zeneko unea adibide: izerditan, baina pozik eta indarrez, atzetik bultza eginez erantzun zuten lasterkariek. «Jarraitu aurrera», mikrofonotik. Laster konpondu zuten arazoa, eta denak aurrera berriz.

163. kilometroan ziren, esaterako, Baztango errugbi taldekoak, baloi eta guzti. Eta inguruko udaletako ordezkariak, eta Egiatik (Donostia) eta Santutxutik (Bilbo) joandako lagunak ere bai. Gainera iritsita, behera berriz, Amaiur aldera. Behe laino itxiak estali zituen bazterrak, baina ez zen umorerik falta izan. Baztango suhiltzaileek ondo freskatu zituzten korrikalariak. Kamioi eta guzti etorrita, ur zurrusta ederra bota zieten gainetik.

Sortzaileen «harrotasuna»

Elizondon, jendetza bildu zen eguerdian. Herriko plazan eta kale nagusietan, beteak ziren bazter guztiak. Herriaren erdigunean egin zuten lekuko aldaketa. Baztan ikastolako guraso, haur eta irakasleak zain ziren. Lege eta zonifikazioen gainetik, 45 urtetik gora egin ditu ikastola horrek. Korrika hasi zenetik, hutsik egin gabe hartu dute parte. Ikasleek aurten erretiratuko den irakasleari pasatu zioten lekukoa. «Emozioz beteta gaude. Korrika Txikia egin zuten asteartean, eta gu ere etorri gara gaur», zioen guraso batek, haurrei begira.

«Harrotasun handiz» bizi izan zuen atzoko eguna Urtxa Urrestik ere. Korrikaren sortzaileetako bat da, lehen bost aldietan antolakuntzan aritua. Berarekin hasierako batzordean jardundakoak izan zituen gogoan; bereziki, Joseba Campo zena. Harekin batera egin zuen Korrika hastapenetan.

Arratsaldean, Ultzamako ibarra igaro ondoren sartu ziren Iruñerrian euskahaldunak. Gelbentzutik aurrera, kolorez jantzi zuten bidea talde feminista bateko kideek: morez eta bestelakoez. Burlatan, Faureciako langileek hartu zuten kilometroa, enpresa ixteko arriskuan egon arren.

Eguna ilunduta zegoela sartu zen Korrika Nafarroako hiriburura. Han ere maldan gora izan zuten bidea antolatzaileek: azken orduan, ibilbidea aldatu behar izan zuten, baina, hala ere, euskaltzale ugari biltzea lortu zuen. Sarasate pasealekua beteta aurkitu zuen lasterketak: ehunka pertsona zituen zain. Alde zaharrean ere euskaraz bizi gara irakur zitekeen karteletan. Bide batetik edo bestetik, administrazio eremu batean edo bestean, Korrikak erakutsi du: euskaldun eta euskaltzaleen ahalak bizi du euskara.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...