Albistea entzun

AHTrako 257,8 milioi euro emango ditu Espainiako Gobernuak datorren urtean

Sustapen Ministerioak %38 handituko du diru saila, eta Bizkaiko zatia indartuko.

Gasteiz Valladolidekin lotzeko lanak 2018rako iragarri ditu
Durango eta Abadiño arteko AHTko lanak.
Durango eta Abadiño arteko AHTko lanak. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Jon Rejado -

2014ko urriak 1 - Gasteiz

Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herriko abiadura handiko trena egiteko 71,3 milioi euro gehiago emango ditu 2015ean. Hala ageri da Espainiako Gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiektuan. 257,8 milioi euro emango ditu datorren urtean, aurrekontuak bere horretan onartuz gero; aurtengo aurrekontuan baino %38 gehiago.

Igoera handiena Bizkaiko zatiei dagokie. 2015ean, 97,7 milioi euro emango ditu, aurten baino 77,4 milioi gehiago. Hau da, Espainiako Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaile Adifek Bizkaian egiten dituen lanen aurrekontua %380 handituko da. Gipuzkoako adarrak 84,5 milioi euro izango ditu; Eusko Jaurlaritzak ordaintzekoak baina gerora kupoaren bitartez berreskuratzekoak. Aurrekontu hori aurtengoa baino %29,5 handiagoa da.

Araba da 2015ean aurten baino inbertsio gutxiago hartuko duen lurraldea. 65,2 milioi eurotik 39,5 milioi eurora jaitsiko dute AHTa egiteko aurrekontua. Nafarroan, berriz, Zaragoza-Iruñea bidea egiteko aurrekontua mantenduko dute: 36 milioi euro.

2018an, Valladolidera

Espainiako 2015erako aurrekontu egitasmoan, urteko inbertsioa ez ezik, 2018. urtera arteko asmoak ere agertu ditu Espainiako Gobernuak. Ordura arte Euskal Y-an 2.916,2 milioi euroko inbertsioa egina izango duela uste du. Horrez gain, iragarpenaren arabera, 2018an hasiko dira Valladolid-Burgos-Gasteiz arteko bidea egiten. Urte horretan 34,2 milioi euroko inbertsioa izango dela zehaztu dute aurrekontuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zein den arrazoia.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...