Albistea entzun

Orientatzen laguntzen duten zelulen ikertzaileei eman diete Nobel saria

John O'Keefe neurofisiologoak, eta Edvard I. Moser eta May-Britt Moser neuropsikologoek jasoko dute Medikuntzaren alorreko aitorpena

Erredakzioa -

2014ko urriak 7

Garunaren barne GPSa deritzona, espazioan orientatzea ahalbidetzen duten zelulak ikertzeagatik Medikuntzako Nobel saria eman diete hiru zientzialariri: John O'Keefe neurofisiologo estatubatuarrari eta Edvard I. Moser eta May-Britt Moser neuropsikologo norvegiarrei. Karolinska Institutuak atzo goizean ezagutarazi zuenez, garuneko posizionamendu sistemaren parte diren zelulen gainean egindako aurkikuntzengatik saritu dituzte.

Ikertzaileok aztertutako zelulei esker, non dauden eta nora joan nahi duten jakin dezakete pertsonek. Hau da, espazioko orientazioa lortzen dute. O'Keefek 1971. urtean aurkitu zuen GPS horren lehendabiziko elementua: hipokanpoan zegoen zelula mota jakin batek, aktibatzean, mapa modukoak osatzen zituen.

May-Britt Moserrek eta Edvard I. Moserrek, berriz, 2005. urtean topatu zuten mekanismo neurologikoan bertze giltzarrietako bat: garuneko ondoko bertze eremu batean, kortex etorrinalean —hipokanpoaren eta neokortexaren arteko interfaze nagusia—, bertze zelula mota bat aktibatu egiten zen, norbanakoek hainbat kokapen pasatzen zituztenean. Zelula bakoitza espazio eredu zehatz eta bakar baten gisa aktibatu egiten zen, eta denek batera, koordenatu sistema modukoa osatzen zuten, nabigazioa ahalbidetuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ibaetan duela hilabete batzuk egindako manifestazioa. ©GORKA RUBIO / FOKU

EHUko irakasle batek Ibaetan egindako eraso sexista salatu dute ikasleek

Erredakzioa

Arkitektura Fakultateko irakasle batek ikasleei eraso sexista bat egin ziela salatu dute UIB Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakalak
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetako arduradunak izan ziren atzo BECen, estrategia soziosanitarioaren aurkezpenean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Zaharrak etxean zaintzea sustatu nahi dute instituzioek

Edurne Begiristain

Estrategia soziosanitario berria aurkeztu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde nagusiek
Hezkuntza eragile ugaritako ordezkariak bildu ziren, atzo, Gasteizko Europa jauregian. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Ikasleen segregazioa nola utzi aparte

Irati Urdalleta Lete

'Euskal Hezkuntza Sistema: Adituekin solasean, herritarren azpimarra' sinposioa egin dute Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak. Eskola segregazioa landu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.