Noiz sortua: 2017-06-20 00:30:00

Hiru demo garatu dituzte, hizketa teknologiak oinarri

Elkarola partzuergoan elkar hartuta ari dira bost eragile, eta han garatu dituzte demoak. Garatzen segituko dute, «luze gabe» merkaturatzeko
Elkarolako eta Jaurlaritzako ordezkariak, atzoko aurkezpenean.
Elkarolako eta Jaurlaritzako ordezkariak, atzoko aurkezpenean. J.C. RUIZ / ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko ekainak 20

Hamabost urte joan dira hizkuntza teknologien esparruan ikerketan hasi zirela Euskal Herrian, eta azken urteetan Elkarola partzuergoan ari dira. Hauek elkartu dira: Elhuyar, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa taldeak, Vicomtech-IK4 eta Tecnalia. Hizketa teknologietan oinarritutako hiru demo garatu dituzte azkena, eta atzo eman zuten horien berri. Hiru arlotan ari dira bereziki: fabrikazio aurreratuan, osasunean eta biozientzietan, eta lurraldearen arloan. Hizkuntzarekin lan egiteko gai diren demoak sortu dituzte. Gehiago garatzea dute helburu. «Espero dugu luze gabe emaitzak aplikazio errealetan gauzatu eta merkaturatzea», esan du Igor Leturiak, Elhuyarreko arduradun eta Elkarolaren koordinatzaileak.

Bi esparrutan ari dira lanean. Batetik, oinarrizko ikerketan: 85 argitalpen zientifiko egin dituzte hizkuntza teknologien inguruan; bestetik, ikerketa aplikatuan: besteak beste, zortzi patente dituzte.

Hiru demo aurkeztu zituzten atzo. Lurraldearen arloarekin lotuta, bezeroei arreta emateko gailu bat garatu dute: gai da lehenbiziko galderak egiteko eta kontsulta dagokion sailera bideratzeko; ahoz zein idatziz funtzionatzen du. Osasunaren arloari dagokionez, demoaren oinarria da gaixotasunen eta sendagaien arteko erlazioak egitea. Eta fabrikazio aurreratuaren esparruan, errealitate aurreratuko telelaguntza sistema bat garatu dute, aditu baten eta langile baten artean erabiltzeko ?matxurak konpontzeko, adibidez?. Hizkuntzen itzulpen automatikoa ere egiten du demoak.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute, eta Iosu Madariaga Teknologia eta Estrategia zuzendariak iragarri du aurten ere jasoko duela laguntza Elkarolak. Estibalitz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak nabarmendu du «sekulako loraldia» nabari dela hizkuntza teknologien esparruan, eta euskararentzat «bideak zabaldu» egin behar direla hor ere, «arlo hori estu lotua baitago besteekin». Adierazi du euskara «posizio onean» dagoela, baina lanean jarraitu beharra dagoela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordizian Barrena parkearen goiko aldean, osasun etxearen alboan jarri duten gunea. / ©Jon Ruiz

Arratsalderako jakingo dute Ordizian kutsatze komunitario bat izan den

Jon Ordoñez Garmendia

Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Bertan behera utzi dituzte gaur hastekoak ziren udalekuak. Hori kontuan hartuta, ekainean zortzi foku sortu dira Euskal Herrian.

Guardia Zibila Asturiastik (Espainia) Ribadeora (Galizia) doan errepidea ixten. / ©Elieo Trigo, EFE

Galizian, A Mariña bailara itxi dute hainbat positibo atzeman ondoren

Arantxa Elizegi Egilegor

Xuntak ez du baztertzen bost eguneko berrogeialdia luzatzeko aukera. Azken astean ehun kasu berri baieztatu dituzte.

PCR proba bat egiten, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna