Albistea entzun

Autobus transfoboa gelditu du Madrilgo epaile batek

Sexu joera «ezberdina» dutenen duintasunari kalte egiten diola egotzita hartu du erabakia. Mezuak kenduko dituela iragarri du Hazte Oir-ek
Autobusa immobilizatuta dago asteartetik, Madrilen.
Autobusa immobilizatuta dago asteartetik, Madrilen. FERNANDO VILLAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2017ko martxoak 3

Hazte Oir Espainiako erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboa geldiarazi egin zuen Madrilgo Instrukzio auzitegiko 42. aretoko epaileak, atzo. Ibilgailuaren mezuek sexu joera «ezberdina» dutenei kalte egiten diela argudiatuta hartu du erabakia epaileak: Madrilgo Udalak aginduta, autobusa immobilizatuta dago asteartetik. Kautelazko neurria da, eta autobusa ezin da Madrildik atera transexualen aurkako mezuak kendu ezean. Hala, Hazte Oir plataformak iragarri du autobuseko mezuak aldatu egingo dituela bidaia jarraitu ahal izateko.

Horrez gain, Ignacio Arsuaga Hazte Oir plataformako kideak aurreratu du adierazpen askatasunaren aurka egitea leporatuta hainbat salaketa jarriko dituztela, horietako bat Madrilgo Udalari: «Espainian debekatuta dago 1+1=2 esatea. Mutikoek zakila dutela esatea biologiaren egitate bat berrestea da». Chrysallis adingabe transexualen familien elkarteak Euskal Herrian egindako kanpainari erantzun nahi dio autobusak; Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hala jarraituko duzu leloa zuen.

Autobusa martxoaren 5ean etortzekoa zen Euskal Herrira, baina kanpainak gaitzespen zabala jaso du. Esaterako, Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkateek adierazi dute ahal duten guztia egingo dutela autobusa hirietan ez sartzeko, eta alderdi politiko, eragile eta sindikatuek ere salatu dute kanpaina. Nafarroako Parlamentuak, berriz, aho batez onartu du autobusa Nafarroara iristea errefusatzen duen adierazpen instituzionala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gerrari Ez plataformaren elkarretaratzea, gaur, Santurtzin ©Oskar_Matxin_Edesa/ Foku

Salatu dute Bilboko portutik Ukrainara gerra materiala bidaliko dutela

Iraia Vieira Gil

Espainiako Gobernuak bidalitako azken tankeak bihar aterako dira Ukrainarako bidean.Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egin du Santurtzin, armak bidaltzearen aurka.

Emakume bat haurdun ©Orlando Barría / Efe

Praktiketan dauden irakasleen amatasun bajan «diskriminaziorik» ez egoteko eskatu diote Jaurlaritzari

Edurne Begiristain

EH Bilduk akordioa lortu du EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUrekin Eusko Legebiltzarrean: indarrean den araudia aldatzea galdegin diote Hezkuntza Sailari.

Patxi Lopez PSOEko bozeramailea eta Andrea Fernandez Berdintasun idazkaria, gaurko aurkezpenean. ©Daniel Gonzalez / EFE

PSOEk bere kabuz erregistratu du sexu askatasunari buruzko legea aldatzeko proposamena

Maite Asensio Lozano

Patxi Lopez bozeramailearen arabera, helburua da «lege on» baten «nahi gabeko ondorioak zuzentzea». Zigor tarteak moldatu dituzte, «jokabide batzuen larritasuna» jasotzeko.

Tobar eta Aranburu, gaur goizean, Bilbon ©LAB sindikatua

LABek hezkuntzako lan baldintzen inguruko akordio orokor bat eskatu du

Irati Urdalleta Lete

Sindikatuak eskatu du, besteak beste, hezkuntza publikoko lanpostu guztiak mantentzea eta itunpekorako sarbidea «gardena» izatea. Hezkuntza Sailari ohartarazi dio sindikatuen arteko mahaia bildu ezean grebara deituko duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...