Albistea entzun

Bigarrenean ere zutik

Kortxoenea eraikina hesitzen saiatu dira, gaztetxea eraisteko.

Eneko Goia alkatea prest agertu da proiekturako «udal baliabideak» jartzeko
Zenbait gazte Kortxoenea berreraikitzeko lanetan.
Zenbait gazte Kortxoenea berreraikitzeko lanetan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Jone Amonarriz -

2015eko irailak 16 - Donostia

Bigarren abisua jasoagatik, Kortxoenea gaztetxea (Donostia) zutik dago oraindik. Atzo, 07:50ean, furgoneta bat hurbildu zela jabetu ziren bertan zeuden hamabost gazteak; «txanda aldaketa egitear ginen, hain justu», azaldu zuen Joska Natke gaztetxeko kideak. Eraikinaren jabeetako batek eta hainbat langilek aparkalekura sartzeko baimena eskatu zieten gazteei. Ertzaintza ere bertan zen. Gaztetxeko kideek ezezkoa eman ondoren, eraikina kanpotik hesitzen hasi ziren langileak, baina, segituan, hesiak bertan utzi eta alde egin zuten. Ordubeteren buruan, hesiak jaso egin zituzten langileek, jabearen aginduz.

Orain bi aste egin zuten Kortxoenea botatzeko lehen saioa. Auziaren harira, Eneko Goia Donostiako alkateak gogorarazi du 2010ean udalak onartutako plan orokorra betetzen baino ez direla ari, eta prest agertu da kultur proiektuari«udal baliabideak» eskaintzeko. Horri erantzunez, elkarrizketa prozesu bat abiatzeko borondatea agertu du Kortxoeneko asanbladak. «Hala ere, argi esan nahi dugu adierazpen publikoak ontzat jotzen baditugu ere horrekin ez dela nahikoa». Udal gobernua «hitzak utzi eta ekiten hasteko prest dagoen neurrian» eurak ere alternatibak bilatu eta aztertzeko prest daudela adierazi dute.

Indarrak batuz

«Pentsatzen dugu orain, inoiz baino gehiago, bizirik egon behar duela gaztetxeak». Horregatik, egun osoan gaztetxea zainduta edukitzeko dinamikan parte hartzeko deia egin dute Kortxoeneko ordezkariek. Ehunka lagunek parte hartu zuten proiektuaren aldeko manifestazioan larunbatean, eta kulturgintzako hamaika eragilek bat egin zuten proiektuarekin; izan ere, eraikina eta proiektua une batetik bestera eraits ditzaketela gogorarazi dute. Oraingoz, martxan jarritako egitarauak bere hartan jarraituko du, eta bihar Anari eta Mmatarrak ariko dira zuzenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kilometroak jaia, gaur, Ibarran (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / Foku

«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatzen ari dira Ibarran

Berria

Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.

Atzo goizean antolatutako bi mahai inguruetako bat. ©M. DEL VALLE/ FOKU

Ekotopaketak: egiturazko makur bat zuzentzeko

Iñigo Astiz

Kapitalismoaren dinamikaren ondorio ekologiko eta ekonomikoak elkarrekin aztertu dituzte Ekotopaketen bigarren eguneko goizeko mahai inguruan.

Pantxika Maitia moderatzailea, Jean Baptiste Paoli, Delphine Le Bras, Herve Couture eta Aines Dufau, Ikas-ek atzo antolatu hitzaldian, Baionan. ©BOB EDME

Pedagogia ardatz, indarrak batu

Oihana Teyseyre Koskarat

Hizkuntza gutxituetan ikasmateriala ekoizteko dituzten mugez eta erronkez eztabaidatzeko elkartu dira Korsikako, Okzitaniako, Bretainiako eta Ipar Euskal Herriko adituak, Baionan.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...