Albistea entzun

Alarde mistoen inguruan zein jarrera hartuko duen ez du argitu aldundiak

Pertsonen artean «benetako berdintasuna» lortzeko «ekintzak» iragarri ditu Gipuzkoako Diputazioak, zein izango diren zehaztu gabe.

Udalentzako eta elkarteentzako diru laguntzak %15 igo ditu aurten
Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea Hondarribian, iaz.
Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea Hondarribian, iaz. JON URBE / ARP

Eskeine Legorburu -

2016ko urtarrilak 13 - Donostia

Berdintasun gaietan, «hitzetatik ekintzetara» igaroko da Gipuzkoako Foru Aldundia, Miren Elgarresta Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Organuaren zuzendariak atzo azaldu zuenez. Udal eta elkarteentzako diru laguntzen inguruko xehetasunak emateko agerraldia egin zuen, baina ez zuen zehaztu zer ekintza egingo dituen diputazioak. Datozen hilabeetan finkatuko ditu estrategiak. Berdintasun politikak ezartzea eta koordinatzea da organoaren ardura. Baina Elgarrestak ez du azaldu zein irtenbide emango dien, adibidez, Irungo eta Hondarribiko alarde parekideen auziei.

Elgarrestak onartu du berdintasun organoa «eginkizunetako bat» duela gai horri irtenbidea ematea, baina esan du «gatazka sozial bat» ere badagoela, eta biak «uztartu» behar direla. Aldundiko ordezkaririk ez zen izan iaz Irungo eta Hondarribiko alarde parekideei babesa ematen. eta aurten diputazioak zein jarrera hartuko duen «zehazteko» dagoela esan du Elgarrestak.

Bizitza sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaleko esparru guztietan emakumeen eta gizonen «benetako berdintasuna» lortzea da legealdiko lehentasunetako bat aldundiarentzat. Berdintasun Zuzendaritzak 1.895.818 euroko aurrekontua izango du horretarako aurten, iaz baino %15 gehiago. Udalen eta udal elkarteen laguntzak %41 igo dira, eta emakumeen elkarteenak, %25.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pablo Gonzalez kazetaria, atxilotua izan aurretik. ©BERRIA

Gonzalezek kartzelan segi dezala eskatu du fiskalak

Jone Arruabarrena

Fiskaltzak argudiatu du arriskua dagoela Pablo Gonzalez kazetariak ihes egiteko. Poloniako auzitegiak hilaren 23an aztertuko du eskaria
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Etxeko bisita bakarra bulego bateko zazpi bisitaren baliokide da»

Oihane Puertas Ramirez

Gaur egungo psikiatriako arretako eredua aldatu eta etxez etxeko arreta sustatuko duen eredu bat proposatzen du Tizonek. Haren ustez, eredua eraginkorragoa, merkeagoa, gizatiarragoa eta demokratikoagoa da.
 ©Eider Eibar

Etorkizuneko ekotopia amestuz

Jone Arruabarrena

Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: ekotopia.

Eider Eibarren ilustrazioa. ©

Etorkizuneko ekotopia amestuz

Jone Arruabarrena

Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: ekotopia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.