Albistea entzun

Lehenengoan ezin izan dute

Donostiako Kortxoenea gaztetxea legez kanpo botatzen saiatu dira.

Eraisketa behin-behinean eten du udalak.

Gazteek eraikina okupatu dute
Dozenaka lagun batu ziren atzo gaztetxe atarian, eraisteko xedea salatzeko.
Dozenaka lagun batu ziren atzo gaztetxe atarian, eraisteko xedea salatzeko. G. R. / ARP

Oihan Vitoria -

2015eko irailak 5 - Donostia

Eraisteko arriskuan, baina tinko segitzen du oraindik Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxeak. Lurzoruaren jabe den enpresa eraikina botatzen saiatu zen atzo, baina lanak behin-behinean eten zituen udalak, segurtasun neurriak betetzen ez zirelako: epailearen baimenik gabe eta eremua hesitu gabe ari ziren lanean.

Udaltzainen babesean, goizean goiz agertu ziren langileak gaztetxean, eta, hondeatzeko makina batekin, atea indarrez bota zuten, eta zuloak egin zituzten lurrean.

Aginduak ezustean harrapatu zituen gaztetxeko kideak, baina berehala erantzun zuten. Jendea hurbildu ahala, Ertzaintza agertu zen, eta tentsio uneak izan ziren. Gazteek auzitara jo zuten lursailaren jabearen aurka, eta iluntzean martxa jendetsua egiteaz gain, eraikina ere okupatu zuten. Segituan joan ziren ertzainak, husteko asmoz, baina alde egin zuten. Lerrook idazteko orduan, oraindik ere han zeuden itxita gazteak.

Gaztetxea botatzea aurreko legealdian harturiko erabakien ondorio dela esplikatu du Donostiako Udalak. EH Bilduk, berriz, gezurtatu egin du, eta gogora ekarri du eraisteko eskaria 2013an jaso bazuten ere «sekula» ez zutela baimendu. Koalizio abertzaleak gogor salatu du Kortxoenea eraisteko premisa: «EAJk eta PSEk ez dute hitz erdirik ere egin gazteekin: ez diete eman eraisteko baimenaren berri, eta ez diete alternatibarik proposatu inoiz».

EH Bilduren esanetan, egungo udalak eskaintza bakarra dauka haientzat: «Kalera joan daitezela, eraikina botatzeko». Koalizioak larritzat jo du jazotakoa; hori dela eta, udal bozeramaileen presazko bilerara deitzea galdegin dio Eneko Goia alkateari, gaia aztertzeko. Gaztetxea duela bost urte okupatu zuten Groseko hainbat gaztek, eta geroztik hamaika kultur egitasmoren bilgune izan da. Besteak beste, eraberritze lanak egin, eta gune franko sortu dituzte. Urteotan egindako lana bistaratzeko, orobat, dokumental bat prestatzen ari dira gaztetxeko kideak.

Eremu hori, alabaina, eraikuntza enpresa batek du erosia, eta lehendik ere egina dauka gaztetxea botatzeko mehatxua. Gaur-gaurkoz gaztetxea dagoen lekuan ibilgailuentzako aparkalekuak egin nahi ditu lurzoru horren jabeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kilometroak jaia, gaur, Ibarran (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / Foku

«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatzen ari dira Ibarran

Berria

Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.

Atzo goizean antolatutako bi mahai inguruetako bat. ©M. DEL VALLE/ FOKU

Ekotopaketak: egiturazko makur bat zuzentzeko

Iñigo Astiz

Kapitalismoaren dinamikaren ondorio ekologiko eta ekonomikoak elkarrekin aztertu dituzte Ekotopaketen bigarren eguneko goizeko mahai inguruan.

Pantxika Maitia moderatzailea, Jean Baptiste Paoli, Delphine Le Bras, Herve Couture eta Aines Dufau, Ikas-ek atzo antolatu hitzaldian, Baionan. ©BOB EDME

Pedagogia ardatz, indarrak batu

Oihana Teyseyre Koskarat

Hizkuntza gutxituetan ikasmateriala ekoizteko dituzten mugez eta erronkez eztabaidatzeko elkartu dira Korsikako, Okzitaniako, Bretainiako eta Ipar Euskal Herriko adituak, Baionan.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...