Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Sindikatuentzat, «eskasa» da Uriartek proposatutako 818 postuko lan eskaintza

Publizitatea

Gizartea

Sindikatuentzat, «eskasa» da Uriartek proposatutako 818 postuko lan eskaintza

Lanbide Heziketarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako izango dira. Kopurua eta hizkuntza eskakizunak kritikatu dituzte sindikatuek
Hezkuntzako lan eskaintza publikoko azterketa bat, artxiboko irudi batean.
Hezkuntzako lan eskaintza publikoko azterketa bat, artxiboko irudi batean. L. J. / ARP

2016-12-24 / Ibai Maruri Bilbao

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta mahai sektorialak bilera izan zuten, eta gobernuak proposatu zuen 2017an 818 postu izango dituen LEP lan eskaintza publikoa egitea. Horietatik 47 postu 2016koan hutsik gelditu zirenei dagozkie. Espainiako Gobernuak finkatutako muga betetzen du eskaintzak. Lanpostu horiek Lanbide Heziketakoak, LH Lehen Hezkuntzakoak eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak izango lirateke. Ekainean egingo litzateke azterketa.

Sindikatuei, oro har, «eskasa» iruditu zaie. Uste dute ez duela balio hezkuntzako langileen behin-behinekotasun tasa apaltzeko, ezta irakasle gabeziari konponbidea emateko ere. Behin-behinekotasuna %37an dagoela esan du ELAk; %30ean UGTk. CCOO izan da bileratik «baikor» atera den bakarra. Behin-behinekotasuna desagerrarazteko lehen urrats «garrantzitsua» dela esan dute sindikatuko ordezkariek.

LABek eta Steilasek «inprobisatzea» egotzi diote Hezkuntza Sailari. Iruditzen zaie «presaka eta planifikatu gabe» hartutako erabakia dela; uste dute ekainera bitartean ez dagoela azterketa prestatzeko behar beste denbora.

Hizkuntza eskakizunetan ipini dute arreta Steilasek eta UGTk, baina kritikak aurkako norabidean joan dira. Steilasen arabera, lehen mailako postu gehiegi daude, eta lanpostu guztietarako bigarren maila eskatzea nahi du. Aurkako eskaera egin du UGTk: lehen mailako postu gehiago behar direla iruditzen zaio, oraindik bigarren maila lortu ez duten behin-behineko irakasleek postua lortzeko aukera izan dezaten.
 

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea