Albistea entzun

Vila-reali irabazi eta Europako postuetan sendotu nahi du Athleticek

Talde zuri-gorriak aurkari zuzenari egingo dio bisita, eta garaipena lortuz gero, aurrea hartuko dio sailkapenean, eta bosgarren jarriko da
Aritz Aduriz, Espanyoli sartutako bi goletako bat ospatzen.
Aritz Aduriz, Espanyoli sartutako bi goletako bat ospatzen. LUIS TEJIDO / EFE

Ainara Arratibel Gascon -

2017ko apirilak 7

Zortzi jardunaldiren faltan une erabakigarrian sartu da liga. Partida guztietan dago zerbait garrantzitsua jokoan, eta jardunaldi bakoitzak du zeresana. Athleticen kasuan, ordea, jardunaldi honek are garrantzia handiagoa du. Gaur Vila-real arerio zuzenari egingo dio bisita. Irabaziz gero, aurre hartuko dio sailkapenean, eta bosgarren jarriko da. Baina hiru puntuak eskuratzeaz gain, golen aldea ere irabaziko dio Fran Escribaren taldeari —San Mamesen, 1-0 irabazi zuen Athleticek— eta sailkapena hain estu egonda, horri begira ere ari dira taldeak.

Azken bost jardunaldietan lau garaipen lortu ditu Valverderen taldeak, eta beste urte batez Europara sailkatzeko hautagai sendoa dela berresten ari da. Joko eta emaitza bolada onean iritsi da ligaren azken txanpara. Zeramikaren estadioa, ordea, ez da zelai aproposa Valderderenentzat. Hamahiru urte daramatzate han irabazi gabe. Bi taldeek bosgarren postua nahi dute. Izan ere, zuzenean sailkatuko lirateke Europa liga jokatzeko. Seigarren geratuz gero, berriz, aurre-kanporaketa bat jokatu beharko lukete, eta horrek aldatu egingo lieke denboraldi aurrearen prestaketa.

Bi taldeek bi egun eskas izan dituzte norgehiagoka prestatzeko, eta astebetean hiru neurketa jokatuta, ziurrenik bi entrenatzaileek aldaketak egingo dituzte hamaikakoan. Valverdek, adibidez, asteartean ez zituen hasieratik zelairatu Balentziaga eta Williams, eta litekeena da hamaikakora itzultzea. Escribak ere berdin egin zuen Bakambu eta Brunorekin.

VILA-REAL -ATHLETIC

Vila-real. Andres Fernandez; Mario, Musacchio, Victor Ruiz, Jaume Costa; Bruno Soriano, Manu Trigueros; Castillejo, Roberto

Soriano; Soldado eta Bakambu.

Athletic. Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balentziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Lekue; eta Aduriz.

Epailea. Trujillo Suarez.

Lekua. Zeramikaren estadioa (24.500 ikusle).

Ordua. 20:45ean (Gol).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Old Trafford estadioa. ©Laurence Griffiths / POOL / EFE
Mikel Merino, Asier Illarramendi eta Igor Zubeldia Realeko jokalariak, Manchester Unitedeko Marcus Rashfordi baloia kendu nahian, joanekoan. ©A. DI MARCO / EFE

Manchesterren kontra lehiari heltzeko gakoak xehatu ditu Uxue Otxoa psikologoak

Jon Ander De la Hoz

Joanekoan galdu ondoren, Reala suspertu beharrean dago gaur Manchesterren jokatzeko. Iluntzeko lehiari heltzeko gakoak xehatu ditu Uxue Otxoa psikologoak.

Aitor Elizegi Athleticeko presidentea eta Raul Garcia jokalaria, aurrelariaren kontratu berria sinatzeko ekitaldian. ©ATHLETIC

Erronkak, adinaren gainetik

Ainara Arratibel Gascon

Baieztatu da bolo-bolo zebilena: Raul Garciak beste urtebetez luzatu du kontratua Athleticekin. 35 urterekin, taldeari nortasuna eta eskarmentua ematen segitu nahi du, eta, nola ez, golak.

Chris Froome, eskuak altxatzen, Zoncolango helmugan, 2018ko Italiako Giroko 14. etapa irabazi berritan. ©DANIEL DAL ZENNARO / EFE

Azal berdina, mami ezberdina

Eñaut Agirrebengoa

Italiako Giroa maiatzaren 8tik 30era jokatuko da aurten, eta ez du espero zen bezain ibilbide gogorra edukiko, menditsua izan arren. Erlojuaren kontra 38 kilometro egingo dira soilik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna