Noiz sortua: 2016-11-19 00:30:00

Arartekoak ofizioz ikertuko du Sansohetako gertaeren aurrean hartutako neurriak

Lezertuak nabarmendu du adingabeen segurtasuna eta nortasuna babesteko beharra. Arabako Diputazioaren informazioa jaso du jada
Sansoheta adingabeen zentroa.
Sansoheta adingabeen zentroa. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Jon Rejado -

2016ko azaroak 19

EAEko Ararteko Manu Lezertuak ikerketa bat abiatu du Gasteizko Sansoheta adingabeen zentroko salaketen harira. Administrazio publikoek adingabeen segurtasuna bermatzeko hartu dituzten neurriei buruzko informazioa eskatu du. Gertatutakoaren «zentzuzko ezagutza» izan nahi du, eta, horrela, adingabeak babesteko neurriak «egokiak eta nahikoak» ote diren aztertu.

Joan den asteburuan jakinarazi zuten Sansoheta zentroan gertatutakoa: Arabako fiskala adingabeen prostituzio sare bat ikertzen hasi zen, Arabako Diputazioaren egoitza horretan bizi diren nerabe batzuk prostituitzera behartu dituztelakoan. Lezertuak «kezka handia» agertu du «albiste larri» horren aurrean. Arartekoak argitu du ez duela eskumenik auzibidean dauden gertakariak ikertzeko, baina babes neurriak aztertzeko ikerketa hasi du.

Arabako Foru Aldundiak Arartekoaren eskariari erantzun dio jada. Ahoz eman dio salaketei lotuta egindakoari buruzko informazio «zehatza». Alde horretatik, Arartekoak azpimarratu du aldundiak lankidetzarako borondatea erakutsi duela.

Adingabeek, babes berezia

Gertakariak jakinarazi ostean, hartutako neurrien gainean jarri du arreta Lezertuak. Gogorarazi du adingabeek babes berezia behar dutela, eta, bereziki, babesik gabe dauden horiek. Hori dela eta, auzibidean zeresana duen orori ohartarazi dio Sansoheta zein beste adingabeentzako zentroetako erabiltzaileen identitatea zaindu egin behar dela, nor diren zabal ez dadin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Maria Txibite, Manu Aierdi eta Elma Saiz kontseilariekin parlamentutik ateratzen. ©Idoia Zabaleta, Foku

Mugaz bi aldeetako bidaiak errazteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Navarra Sumaren abstentzioarekin eta bertze alderdi guztien baiezko botoarekin onartu dituzte neurriak. Bertzeak bertze, 50.000 eurorainoko diru laguntzak onartu dituzte kultura ogibide dutenentzat, eta alokairua ordaintzeko diru laguntzak hamabi hilabetez luzatuko dizkiete autonomoei eta aldi baterako enplegu erregulazioan daudenei. 

Martin Ugalde Foroa: Euskara ere normalitaterantz?

Euskararen lekuaz normaltasun berrian, Martin Ugalde Foroan

Berria

Josu Amezagak, Idurre Eskisabelek eta Amelia Barquinek hartu dute parte Kontseiluak sustatutako mahai inguruan, Andoainen. BERRIAn osorik ikusteko aukera dago.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna