Albistea entzun

Dozenaka protesta egin dituzte, errauste plantaren lanak hasi direla salatzeko

Bihar egingo dute inaugurazio ofiziala, lehen harria jarriz. Errausketaren Aurkako Mugimenduak proiektua eten dezala eskatu dio aldundiari
Hainbat protesta egin zituzten atzo; irudian, Donostiakoa.
Hainbat protesta egin zituzten atzo; irudian, Donostiakoa. JUAN CARLOS RUIZ / ARP

Jon Rejado -

2017ko maiatzak 9

Zubietako errauste plantaren obrak martxan dira jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragan astean iragarri zuenez, atzo abiatu zituzten lanak, eta bihar egingo dute inaugurazio ofiziala, lehen harria jarriz. Obren hasierarekin batera, errausketaren aurkako dozenaka elkarretaratze egin zituzten atzo iluntzean; Gipuzkoako hogei herritan baino gehiagotan izan ziren protestak, besteak beste, Donostian, Arrasaten, Errenterian, Zestoan, Azkoitian, Urretxun, Hondarribian, Hernanin... Bestalde, EAJren Gipuzkoa Buru Batzarraren egoitzara zaborra bota zuten Ernaiko kide batzuek arratsaldean; pintaketa bat ere egin zuten, eta pankarta bat eskegi. Bihar goizean ere izango dira mobilizazioak: erraustegia egingo duten lekura joatera deitu dute.

Azpiegituraren lanek 30 hilabete iraungo dute, diputazioak jakinarazitakoaren arabera. Horren barruan errauste planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako planta egingo dituzte. Ekondakin izeneko aldi baterako enpresen elkarteak egingo ditu obrak, eta, ondoren, azpiegitura kudeatuko du 32 urtez.

Errausketari alternatibak

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitu du biharko mobilizazioetara, Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean. Aldundiari proiektua eten dezala eskatuko dio. Alternatibak badaudela gogorarazi du, «garbiagoak, osasuntsuagoak eta merkeagoak». Hondakinak murriztu, eta sortutakoa sailkatu eta tratatzearen alde egin dute. Horretan aurrera egitea «denon betekizuna» dela hausnartu du mugimenduak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zein den arrazoia.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.