Berria.eus

Kirola Markinak 1-2 irabazi dio Zugarralderi, Hernanin

Publizitatea

Kirola

Markinak 1-2 irabazi dio Zugarralderi, Hernanin

 

2012-02-26 / Berria

BERRIA TXAPELKETA. Kadeteetako eta gazte mailako partidak irabazita, Markinak 1-2 menderatu zuen atzo Burlatako Zugarralde, Berria Txapelketako final-zortzirenetako azken-aurreko kanporaketan. Zugarralde zen aurrera egiteko faboritoa, baina Saldias eta Ruiz, kadeteetan, eta Rebole eta Apeztegia, gazteetan, ezinean aritu ziren. 8-22 eta 11-22 amaitu ziren lehen bi partida horiek, Arrizabalaga-Urizar eta Prieto-Pujanaren alde. Nagusietan Zugarraldeko bikoteak irabazi zuen, 22-17.
 

Publizitatea