Berria.eus

Mundua Siriako armadak Hama hiria bonbardatu du

Publizitatea

Mundua

Siriako armadak Hama hiria bonbardatu du

 

2012-03-23 / Berria

DAMASKO. Siriako oposizioko Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, erregimenak Hama hiriari eraso zion atzo artilleriarekin eta kalibre handiko armekin. Hildakoen edo zaurituen datu zehatzik ez dute eman, baina. Talde berberak dioenez, berriz, autobus batean Turkiara ihesi zihoazen hamabi lagun hil ditu armadak. Homsen, berriz, ibilgailu publiko bati eginiko erasoan Ā«talde terroristekĀ» bi haur hil dituztela salatu du erregimenak.
 

Publizitatea