Hauteskunde Legearen erreforma aurrera doa Italian

Berria -

2015eko urtarrilak 28
ERROMA. Italiako Senatuak onartu du Matteo Renzi lehen ministroak sustatutako hauteskunde erreformaren legea. Renzik Silvio Berlusconirekin hitzartu du legea —PDko hautetsi asko kontra ditu—, eta aldeko 184 boto eta kontrako 66 jaso ditu. Parlamentuak onartu behar du orain.