Italiako presidentzarako Sergio Mattarella proposatu du Renzik

Berria -

2015eko urtarrilak 30
ROMA. Matteo Renzi Italiako lehen ministroak Sergio Mattarella proposatu du presidentetzarako, baina atzoko bozketan ez zuten nahiko babes lortu. 538 boto zuri atera zituen. Ferdinando Imposimato M5S Bost Izar Mugimenduko hautagaiak 120 boz lortu ditu. Kargua hartzeko ez da nahikoa, gehiengo kalifikatua behar baita. Bihar egingo dute bozen bigarren itzulia.