Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Hilobi zurituak eta harri giltzarriak

Aitor Gaztañaga -

2017ko urtarrilak 24

Beti deitu dit atentzioa Mateoren Ebanjelioko (Mt) pasarte horrek, non Jesusek halako batean esaten duen: «Ez da aski niri 'Jauna, Jauna!' esatea Jainkoaren erreinuan sartzeko». (Mt 7:21).

Halaber, ez daude soberan fariseuei egiten dizkien irainak, hilobi zurituak deituaz (23:27), edo dizipuluei saduzearren legamiarekin kontuz ibiltzeko ohartuz (16:6).

Azken egun hauetan Donostiako Elizbarrutitik heldutako berri onargaitzek esaldiok ekarri dizkidate burura, eta beharrezkoa ikusten dut apunte labur batzuk hona ekartzea.

Monsinore José Ignacio Munillak gipuzkoar elizbarrutiaren gidaritzari heldu zionetik egon da kritiken erdigunean, Euskal Elizaren barrutik eta kanpotik.

Katolikotasunaren erro kontserbadoreenaren ordezkaritzat hartua izan da, bai eta errefusatua nor eta berak bikario nagusi izendatutako On Juan Kruz Mendizabalengatik, beste ehun bat apaizekin Gotzainaren kargugabetzea eskatu zutenak. Mendizabal, hilobi zuritua, medioek «sektore euskaltzale» eta progrearen kidetzat hartua, nor eta duela urte batzuk gazte bat baino gehiago «desegoki ukitu» zituena; Euskal Herriari gezurra sartu ziona, gurean ez zuela «pederastia kasurik ezagutzen» esanez (Puntua, 2016ko abendua), eta bere biktimen euren ahotik, beste apaizak bezalakoa ez omen zelako maitatua (Berria, 2017/01/13).

Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da orain (Sal 118:22): nor eta «kontserbadorea» da biktimen testigantzak lehen eskutik entzun eta publikoki salatu dituena, eta progrea,  kargutik apartatua eta begiradapean dagoena.

Honekin guztiarekin, une egokia deritzot mezu kristaurik inportanteena ekartzeko: «Maita ezazu Jauna bihotz-bihotzez (Dt 6:5) eta lagun hurkoa zure burua bezala» (Lb 19:18). Orduan ulertuko dugu oro ez dela urre, eta duela 2.000 urte legez, profeta faltsuen artean gabiltzala. Eta Gipuzkoan artzain gabeko ardiak bezala (Mt 9:36).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.