ZUZENDARIARI

Maratoia

Klaudia Bidaurrazaga Garcia.
Mungia.
2017ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Gizakiak aurrerapauso handiak eman ditu elkarbizitzarako. Azken mendeotan matxismoaren, arrazismoaren, xenofobiaren, homofobiaren eta abarren aurka asko kontzientziatu da. Hurbilago gaude feminismotik, berdintasunetik, tolerantziatik. Baina helduagoak gara? Ez dut uste. Kanten heldutasunaren definizioari jarraituz, heldua da librepentsalaria dena, gidari bati itsu jarraitzen ez diona. Eta egia da gaur egungo gizartean ez dugula aurreko mendeetan bezala gidari bat inposaturik (lehen eliza zen bezala). Gaur egun, aukeratzeko eskubidea dugu. Baina horrek helduago egiten gaitu? Ez dut uste.

Gure gizartean integratuta dagoen jarrera pasiboak tristatzen nau. Injustizien aurrean gizarteak kontzientziatzen gaitu, baina, injustizien kontziente garen bitartean, egoera hori aldatu nahi izanak eta aldatzeko jarduteak egiten gaitu heldu. Gizartea injustua den bitartean, ez da helduagoak garela esateko momentua. Maratoi batean lehen kilometroetan txaloka jartzen ez garen bezala, gizartea justua den arte ez dugu zertan txaloka hasi, hel gaitezen helmugara. Orduan izango dugu denbora sobera txaloka hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.