Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Basque Country ala Basqueland?

Jon Gorriño. -

2014ko ekainak 28 - Euskeraren Jatorria Elkartea

Gure nazioaren izena gero eta gehiago ikusten dugu gaur egun ingelesez, modu batera edo bestera gero eta sarriagotan munduratu behar garelako. Baina Euskal Herriaren ingelesezko izenari buruz gogoeta egin beharko genuke. Gaur egun, munduan, gutxi gorabehera, 250 estatu daude, eta horietako batek ere ez du country izenaren barruan. Eta guk country hori erabili behar al dugu? Ala badira beste aukera batzuk?

Adibidez, gure estatu proiektua hobeto adierazteko, agian, land hitza erabiltzea egokiagoa litzateke, herrialde askok egiten duten moduan: Finland, Greenland, Iceland, Ireland, Netherlands, Poland, Switzerland…

Izen hauetako batzuen -land atzizkia Germaniako nazionalismo erromantikoaren garaiko eragina izan zen XIX. mendean, hizkuntza germanikoetatik hartutakoa. Beste batzuk zaharragoak ei dira: Holanda, Islandia, Groenlandia… baina seguruenik hasierako jatorria berdina izan daiteke guztientzat.

Gai horretan, luze-zabal azter genezake land horrek euskal jatorria duen ala ez, Euskal Herriko eta euskera hitz egin zen lurraldeetan erabat zabaldutako toponimoa delako. Akaso, egungo euskararen arbasoa Europa mendebaldetik zabaldua zegoen garaiko oihartzuna dugu, Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak dioen hizkuntza baskonikoen garaikoa. Edo Felix Zubiagak dioen moduan, beste herri askori geuk doan eman diogun izena, geure herriari ukatzea ez litzateke oso egokia izango.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, -land(a) atzizki hori, gure uste apalean, country baino egokiagoa da. Hobe genuke Euskal Herria ingelesez aipatzerakoan Basqueland hitza erabiltzea Basque Country alde batean utzita.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...