ZUZENDARIARI

Zaintza neutrala

Gontzal Fontaneda. -

2017ko ekainak 14

Dirudienez, Iruña-Veleiaren auzian azkenean epaiketa izango da. Salatuak errugabeak ala errudunak diren ebatzi beharko da. Eta horretarako, grafitoak aztertu beharko dituzte, benetakoak ala faltsuak diren jakiteko.

Arabako Foru Aldundiak, salatzaileak, eta epaile izapidegileak grafitoak faltsuak direla baieztatu arren, ez dago batere frogarik. Aldundiaren aldeko adituek faltsuak, apika, direla bakarrik uste dezakete, Eliseo Gilen aldeko adituek benetakoak agian direla bakarrik uste duten bezala. Usteak bakarrik daitezke, grafitoei data jartzeko azterketa inork ere egin ez duelako; Aldundiak eta beraren aldeko adituek ez dute nahi eta epaileak ez du exijitzen eta. Nabaria da konponbide bakarra azterketa dela (Eliseo Gilek hasieratik eskatu duena). Aldundiak nahi ez duenez eta epaileak exijitzen ez duenez gero, martxoan Eusko Jaurlaritzari gutun bat bidali nion, grafitoen azterketa eginarazteko baimena epaileari eska ziezaion. Egokia ez zela erantzun zidan. Martxoan erregu bat aurkeztu nion epaileari, grafitoak Jaurlaritzaren zaintza neutralpean jar zitzan eskatuz. 2017, Eliseo Gilen birgaikuntzaren urtea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna