Albistea entzun

Jaka: «Inoiz jokatu dudan partidarik garrantzitsuena da»

Pozik azaldu da pilota aukeraketan, hirugarrenez Elezkano II.a ordezkatuko duelako, etzi, Iruñean
Jaka eta Zabaleta, atzo, Labriten egindako pilota aukeraketan.
Jaka eta Zabaleta, atzo, Labriten egindako pilota aukeraketan. J. MANTEROLA / ARP

Berria -

2017ko martxoak 23

PILOTA. «Enpresak berriro ere ni aukeratzea motibazio handia da. Izan ere, esan nahi du gauzak ondo egiten ari naizela, eta horrek hobetzen jarraitzeko ilusioa ematen dit». Pozik eta itxaropentsu mintzatu zen atzo Erik Jaka Aspeko aurrelaria, binakako txapelketako finalerdietako ligaxkaren azken jardunaldian Elezkano II.a ordezkatuko duelako. Zaratamoko aurrelariak min du ezkerreko eskuan. Etzi jokatuko da norgehiagoka, eta atzo jada Jakak berak aukeratu zituen pilotak, Labriten.

Zabaletarekin ariko da Jaka, eta Bengoetxea VI.a eta Larunbe izango dituzte aurkari. «Partida zaila izango da. Gehienez 11 tanto egin ahal dizkigute, eta erronka handia da. Bengoetxea jokotik kanpo utzi behar dugu, eta Zabaletak atzean hartu behar du mendean partida». Presiorik gabe aterako da Jaka. «Nik nire jokoa egingo dut. Inoiz jokatu dudan partidarik garrantzitsuena da».

Bengoetxeak nabarmendu zuen «finalerdi peto bat bezala» jokatuko dutela larunbateko partida. Partida zaila espero du, eta ez du uste Jakak jokatzea abantaila denik berentzat. «Elezkano bezain ondo jokatzen ari da Jaka, eta Zabaletari oso ondo datorkio Labriten jokatzea. Gure jokorik onena egin beharko dugu partida irabazteko».

Bengoetxea VI.ak eta Larunbek 106,6; 105,4 eta 106,3 gramoko pilotak aukeratu zituzten; Jakak eta Zabaletak, berriz, 105,5; 107 eta 104 gramokoak. Bi bikoteak pozik agertu ziren aukeratutako pilotekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Nevado baloiarekin, atzo, Levanteren aurka. ©Athletic

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Berria

Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak. 

Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Evenepoel, bakarrik helmugaratzen. ©DEAN LEWINS / EFE

Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian

Berria

25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...