AEBek zorrotzago kontrolatuko dituzte Israelera igortzen dituzten armak

Berria -

2014ko abuztuak 15
WASHINGTON. Gazako erasoa dela eta, AEBetako Gobernuak zorrotzago aztertuko du Israeli ematen dion material militarra. Marie Harf Estatu Departamentuko bozeramaileak garrantzia kendu nahi izan dio erabakiari: Ā«Israelekiko politikan ez da egongo aldaketarikĀ». Oraingoz, bost egunerako su-etena indarrean dela jakinarazi dute Israelgo zein Palestinako agintariek, elkarri eraso egitea egotzi dioten arren.