Chrysallisen kanpainako afixei eraso egin diete Gasteizen eta Iruñean

Kartela agertzen zuen autobus aterpea margotu dute Iruñean.
Kartela agertzen zuen autobus aterpea margotu dute Iruñean. BERRIA

Berria -

2017ko urtarrilak 14
IRUÑEA. Haur transexualen aldeko kanpainaren barruan Chrysallis elkarteak jarritako afixak hautsita eta gainetik margotuta azaldu ziren atzo Gasteizen eta Iruñean. Eraso transfoboak ikusita, ohar bat kaleratu du elkarteak, «pertsona guztientzako eskubide guztien errespetua eta adierazpen askatasuna» eskatuz.