Gulen atxilotzeko agindu du Turkiako auzitegi batek
ANKARA. Fethullah Gulen imanaren aurkako atxilotze agindua eman du Turkiako auzitegi batek, «talde terrorista bat gidatzeagatik». Erdogan presidenteak estatu paralelo bat sortzea egozten dio. Egun, AEBetan bizi da. Bestalde, Samanyolu telebistako zuzendaria espetxera bidali dute behin-behinean, «terrorismo» delituak egotzita.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.