Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Saria itzuliko diete enpresa publikoetan

Publizitatea

Ekonomia

Saria itzuliko diete enpresa publikoetan

 

2017-01-11 / Berria

GASTEIZ. Patxi Lopez lehendakari zela kendutako %5eko soldata itzuli beharko diete bere langileei Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoek. Soilik 2015eko uztailaren 31tik aurrera ordaindu ez dizkieten kopuruak itzuli beharko dizkiete, egun horretan baliogabetu zuelako Espainiako Auzitegi Konstituzionalak soldatak txikitu zituen dekretua. Langile publikoei ere jaitsi zieten soldata %5 2010ean, baina hori legezkotzat jo dute epaitegiek.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak azaldu du enpresa publikoek zortzi milioi euro inguru ordaindu beharko dizkietela 4.000 langileri; batez beste, bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu. ELAk dio bere helegiteek behartu dutela Jaurlaritza dirua itzultzera. 2015eko uztailetik aurrerakoa ez ezik, 2010etik 2015eko ekainera murriztutakoa ere ordaintzeko eskatu du.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak