Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Bakerozko txaketadun neska horri

Publizitatea

Iritzia

ZUZENDARIARI

Bakerozko txaketadun neska horri

 

2016-07-14 / Andoni Iriondo.

Neure burua feminista kontsideratu arren, gaur barkamena eskatu behar dizut bai zuri bai gizarteari, nire erruz beldurra sorrarazi nizulako. Antxoko jaietatik bueltan, trena hartu genuen biok, baina etxerako nire itzulera ez zen zurea bezain normala izan. Ategorrietako geltokian lau gazte jaitsi ginen, baina guk biok bakarrik pasatu genuen tunela; momentu horretan, atzera begiratu zenuen, eta 4-5 metroko distantziak segurtasun eza eman zizun (normala azken egunetan egon diren gertakizunekin). Hori ikusita, azkarrago ibiltzen hasi zinen, eta ni (cis-gizon, txuri, heterosexuala), ezinegon hori sentituta, beste bide bat hartzen saiatu nintzen (inozo halakoa) gu biok ez elkartzeko. Zoritxarrez, gure bideak beste behin elkartu ziren, Ategorrietako biribilgunean, eta zu korrika egiten hasi zinen, antsietate puntu batekin. Hiribidea korrika igaro zenuen, baina dena zuzena izanda, urrutitik ikusten zintudan, ni jada ez nengoen 4-5 metrora, 100 metrora egongo nintzen, baina ondoan nengoela sentitzen ninduzula uste dut. Zorionez, Jai-alain zu Mirakruzetik joan zinen, eta ni nire etxean sartu nintzen, erruduntasun sentimendu handiarekin.

Historia honekin ikasi dut nik, gizon feminista naizen honek, nolako beldurra sorraraz dezakedan nire egote hutsarekin. Ikasi dut, era berean, asko dagoela egiteko oraindik guztiok jaietatik lasai itzultzeko, eta ez korrikaldiak eginez goizeko ordu txikietan. Baina argi dago GUK ere sistema heteropatriarkala birproduzitzen dugula, gure jarrerarekin eta gure egotearekin, eta sistema berak erremintak kendu dizkiela emakumeei arazo hauen aurrean erantzun bat bilatzeko. Beraz, berriro ere barkamena eskatu nahi dizut bakerozko txaketadun neska horri, eta baita etxera beldurrez itzuli den orori ere.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak