ZTEren esku geratu da Euskaltelen sare adimentsua

Berria -

2014ko azaroak 23
ZAMUDIO. Zerbitzu batzuk beste enpresa batzuen esku uzten ari da orain ere Euskaltel. Asteon Txinako ZTEri eman dizkio bere sare adimentsuari lotutakoak. ZTErentzat lan egingo dute, baldintza berberetan eta Zamudion, orain arte Euskaltelentzat ari ziren 133 langilek.