Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Jaia eta Urbeltz

Jose Angel Irigaray -

2015eko uztailak 30

Joan den uztailaren 14an, egunkari honetan nire Jaia eta sozietatea artikulua argitaratu zen. Jaiari buruzko zenbait ideia eta gogoeta isurtzen ziren; ez, baina, egiletza iturririk edota erreferentzia bibliografikorik. Lerro hauek huts hori zuzendu nahi dute. Asko dira arlo desberdinetatik jaia ikertu dutenak. Ezin Oteiza ahantzi, besteak beste, funtsezko ikuspegi berria ekarri zuelako kultur-alor zabalera. Bereziki Nafarroa Behereari eta Zuberoari dagokiola, funtsezkoa da Lukuren lana. Baina, dantza-jaia-kaos gaiari dagokionez, ekarpenik osotuena egin duena, erreferentziala, Juan Antonio Urbeltz da. 50 urte luzeetan sekulako lana burutuz, jakina da 60ko hamarkadatik aurrera Urbeltzek zuzentzen duen Argia dantza-taldeak egindako lana baitezpadakoa izan dela gure dantzen ikuspegia kualifikatzeko, hobeto ulertzeko eta ederkiro preziatzeko (eta garapen horretan, funtsezkoa izan da era berean musikalki egindakoa Marian Arregi ezkontidearen eskutik). Eredu izan da ia dantza-talde guztientzat. Herriz herri egindako lana bibliografikoki oparo jantziz, mugarri diren argitalpenak ere ondu ditu. Agian aipagarriena Bailar el Caos (Pamiela 1994) da, baitezpadako erreferente. Biziki deitoratzen dut nire artikuluan isuritako isiltasuna, injustua izateaz gain, iduri lukeelako elikatzen nuela bai Urbeltzek eta bai Argia dantza-taldeak askotan pairatu behar izan duten isiltasun legea. Jaiaren inguruko dinamika kualifikatzearen testuinguruan nire hutsa, agian, lagungarri gerta daiteke ohartarazteko Urbeltzen obraren mugarri izaera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna