Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Bilbo, 'gay friendly'? Bai zera!

Jaime Mendia. -

2016ko urtarrilak 22 - EHGAMeko kidea.

Bilboko Udalari gayak interesatzen zaizkio. Politak, gazteak, dibertigarriak eta diru askorekin. Bilbotik kanpoko gayak, noski. Horregatik joan da Fiturrera Bilbao Gay Friendly sustatzera. Baina lesbianek eta transexualek ez bide dute horrenbeste diru eduki, Bilboko Udalari ez zaizkiolako hainbeste interesatzen. Noski, lesbianek familiak osatzera jo ohi dute amatasun instintuaren kontuarengatik, eta transexualek nahikoa lan izaten dute egin behar dituzten ebakuntzak ordaintzen, eta ezin dute diru asko gastatu oporretan. Antza denez, hori da Bilboko Udalean pentsatzen dutena. Aldiz, udalak ez ditu oso gustuko Bilboko transexualak, lesbianak eta gayak. Hori, edo publikoki bere afektibitatea adierazteko arazoak dauzka. Izan ere, udal hau gogotik saiatzen da afektibitate ez-normatikoko adierazpen oro erreprimitzen; normatiba bat eta guzti idatzi du horretarako. Bere polizia bidaltzen du normatiba hori zuzen betetzen dela zaintzeko. Gayen elkargune diren aire zabaleko eremuak jazartzen eta eraisten saiatzen da. Ez da hainbeste saiatzen, aldiz, osoko bilkuretan homofobia kontrolatzen, ezta sexu askatasunaren aldeko mugimenduentzat baliabideak ezartzen ere. Zinez ez dugu ulertzen nola ez zareten lotsagorritzen Fiturren. Bide batez, Fiturren informatzen al duzue afektibitatea publikoki adieraztea otutzen bazaie udaltzain batek isuna jar diezaiekeela edo cruising-a debekatua eta jazarria dagoela? Benetan uste al duzue cruising-a debekatuta egonda etorriko dela gay bat? Ez daukazue arrastorik ere hau zertaz doan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...