Albistea entzun

Boko Haram miliziak erabat inguratuta dauka Bornoko hiriburua, «setiopean»

Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2014ko irailak 12

MAIDUGURI. Nigeriako ipar-ekialdean Boko Haram milizia islamistaren erasoari aurre egin ezinik dabil armada, bereziki hura sartu-irteneko ekintzak baztertu eta herriak okupatzen hasi denetik. Eta Maiduguri, Bornoko hiriburua, «setiopean» daukatela ohartarazi du tokiko agureen biltzarrak. Bi milioi biztanletik gora ditu hiriak, eta auzoen babesleku bihurtu da; eraso baten atarian dagoela ohartarazi dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Afrikan ere, emakumeak borrokan ari dira euren eskubideen alde»

Arantxa Elizegi Egilegor

Munduko Medikuak erakundeko kidearen esanetan, herrialde askotan egoera hobetu bada ere, nesken eta emakumeen aurkako praktikak oso errotuta daude oraindik nekazaritza eremuetan.

Erasoa gertatu den kalea, itxita. / ©Essexeko Polizia

Amess diputatuaren hilketa «ekintza terrorista» da, Poliziaren arabera

Jon Ordoñez Garmendia

Poliziak 25 urteko gazte bat atxilotu du, eta muturreko islamista bihurtzeko arriskuan dauden pertsonen zerrendetan egon zela zabaldu dute.

Armadaren eraso batek Thantlang herrian (Chin, Myanmar) eragindako kalteak. ©THE CHINLAND POST / EFE

ASEANen goi bileratik kanpo utzi dute Myanmarko juntako burua

Iosu Alberdi

Herrialdeko gatazka konpontzeko urratsik ez egitea leporatu diote junta militarrari. Aung San Suu Kyirekin biltzea galarazi diote erkidegoaren ordezkariari. Otsailaren 1etik 1.171 manifestari hil dituzte

Hiru indar politikoetako kideak, gaur Berlinen, prentsaren aurrean ©CLEMENS BILAN / EFE

Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek elkarrizketa formalak hasiko dituzte

Igor Susaeta

Koalizio gobernu bat osatzeko bidean, testu bat adostu dute hiru indarrek, eta klima larrialdiari aurre egiteko neurriak ditu ardatz; baita eskakizun liberalak, hala nola, zerga gehiago ez ezartzeko konpromisoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna