Gaubekak eta Ibai Perezek ondo merezita irabazi dute BBK ligako finala (3-0)
PALA. Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek 3-0 irabazi zieten atzo Dan Necol eta Xabier Ibargarairi BBK ligako finalean. Finala, halere, emaitzak erakusten duena baino estuagoa izan zen, azken bi jokoak orekatuak izan zirelako (10-4, 10-7 eta 10-9). Perez izan zen laukoteko onena. Nabarmentzekoa jende ugari bildu zela Bizkaia pilotalekuan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.