Frantzian Palestina onartzeko bozketa, azaroaren 28an

Berria -

2014ko azaroak 13
PARIS. Frantziako Asanblea Nazionalak bi aste barru egingo du, hilak 28, Palestina estatu gisa onartu edo ez ebazteko bozketa. Suediako Gobernuak eta Erresuma Batuko Parlamentuak berriki onartu dute Palestina, eta Parisek aukera hori iragarria zuen, negoziazioek huts eginez gero.