Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ZUZENDARIARI

Errelatoarekin bueltaka

Josu Landa. -

2015eko abenduak 10 - Hernani.

Irakurri berri dut Jakin aldizkarian Joan Mari Torrealdairi egin dioten elkarrizketa luzea, Egunkaria-ren 25. urteurrena dela eta. Sabelean ustez amatuak nituen su batzuk isiotu zaizkit nire zentzu onaren eta ganoraren borondateaz kontra. Zinez argigarria da bertan egiten den narrazioa (mila esker handi bat, Joan Mari, eta eutsi!), batez ere jazarpen politikoari lotutako pasarteetan. Ni neu han inguruan ibili nintzen edo, baina bertan kontatzen diren gehienak ahantziak nituen eta beste zenbait lehenbizikoz orain irakurriak.

Gaur egun, errelatoa, kontakizuna edo dena delako hori hain modan dagoen honetan, bereziki argigarria egin zait elkarrizketa. Egunkaria kriminalizatzeko egitasmo politikoan («Guztia ETA da» leloa bihurtuko zenaren abiapuntuetariko bat), EAJ alderdi politikoak erantzukizun zuzen eta erabatekoa izan zuen, esan banezake ere ez dut esango berak inbentatu zuen, baina bai luzaz elikatu eta gerora garzon-delolmotarrek baliatuko zituzten argudio faltsuez hornitu. Eta hauts haietatik ondoko lohiak: kazetaren itxiera, atxiloketak, torturak, espetxealdiak, diru kalteak, eta —zertan ez aipatu— urteetara eratorritako heriotzak. Nik dakidala (posible da eskapatu izana) ez dut entzun edo irakurri EAJko arduradun politikoetako inor horren gaineko autokritikarik egiten, ezta —imajinatzeak lanak ematen ditu— biktimei barkamena eskatzen ere. Hori gertatu bitartean, niretzat bederen, Urkulluren, Fernandezen eta gainerakoen diskurtsoa hutsalaren hurrengoa irudituko zait, errelato deituaren inguruan ari direlarik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.