Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Katalunian «marra gorriak» ez gainditzeko esan dio EAJk PPri

Publizitatea

Politika

Katalunian «marra gorriak» ez gainditzeko esan dio EAJk PPri

Erantzun «gehiegizkoak» kalte egin diezaioke EAJren eta PPren arteko harremanari, Estebanen ustez

2017-09-13 / Berria

MADRIL. EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek esan du Kataluniaren auzian PPk «larregizko erantzuna» emango balu eta zenbait «marra gorri» gaindituko balitu, horrek «zaildu» egingo lukeela bi alderdien arteko harremana, eta EAJk Espainiako aurrekontuen inguruan hartu beharko jarreran ere eragina izan lezakeela.

Espainiako Kongresuko kazetariei egindako adierazpenetan argitu du Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak ez zuela aurrekontuak blokeatzeko «mehatxurik egin», ordezkari jeltzale askok diotena baino ez zuela esan, eta Espainiako gobernuburu Mariano Rajoyk baduela iritzi horren berri. Edozein modutan, Estebanek ez du zehaztu zeintzuk liratekeen gainditu ezin daitezkeen «marra gorri» horiek: «Ikusiko dugu zer gertatzen den; zer egiten duen bakoitzak».

PPren aldetik, Kongresuko bozeramaile Rafael Hernandok ez ditu aintzat hartu EAJren ohartarazpenak. Ez du uste EAJren babesa arriskuan dagoenik «EAJ zuzenbide estatuaren eta legea betetzearen alde dagoelako», eta pentsatzen du ez direla «gauza batzuk eta besteak» nahastu behar».

Eusko Jaurlaritzaren eledun Josu Erkorekak, berriz, esan du Kataluniako auzia dela eta Espainiako Estatuarekin «lankidetza» apurtzea ez litzatekeela «zentzuzkoa» izango, eta Jaurlaritzak ez duela «jarrera ofizialik» galdeketaren inguruan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak