Noiz sortua: 2015-01-17 00:30:00

Goienak 'Puntua' astekaria banatuko du ostiralero

Berria -

2015eko urtarrilak 17

ARRASATE. Goiena komunikazio taldeak Puntua astekaria jarri du martxan —atzo argitaratu zuten aurreneko zenbakia—. Aurrerantzean Goiena Klubeko kide guztiek etxeko postontzian jasoko dute ostiralero, Goiena-rekin batera. Aldizkariak 48 orri izango ditu, guztiak koloretan. Lehen zenbakiko protagonistak Aitor Luna eta Jon Gonzalez anaia aktoreak izan dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

<b>Bisitak.</b> Senideen eta egoiliarren arteko bisitak, atzo, Andoainen. ©BERRIA

Egoiliarrak eta senideak, hormaren alde banatan

Irati Urdalleta Lete

Gipuzkoako zahar etxeetan dauden egoiliarren senideak ezin dira barrura sartu, eta atarian ari dira bisitak egiten, horma batek bereizita. Orain arteko egoera ikusita, gustura daude aurrez aurre egoteko daukaten aukerarekin.

Adineko bi pertsona, Donostian paseatzen. / ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Hirugarren fasean ordutegi guztiak kendu ditu Espainiako Gobernuak

Jon Ordoñez Garmendia

Hogei pertsona arte elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna