Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Film sinopsiak

Publizitatea

Bizigiro

Film sinopsiak

'La Grande Muraille' eta 'Dalida' 

2017-01-11 / Berria

'La Grande Muraille'

Zuzendaria: Zhang Yimou. Aktoreak: Matt Damon, Pedro Pascal, Willem Dafoe, Andy Lau, Jing Tian, Zhang Hanyu. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Fantasia. Herrialdea: Txina. Urtea: 2017.

Txinako harresia eraikitzen ari diren garaian kokatzen da filma. Testuinguru horretan, mertzenario ingeles batek eta espainiar batek Txinako harresiaren inguruko misterio bat argituko dute. Harresia mongoliarrengandik defendatzeko ez baizik arrisku handiago batengandik babesteko eraiki zutela konturatuko dira.

'Dalida'

Zuzendaria: Lisa Azuelos. Aktoreak: Riccardo Scamarcio, Jean-Paul Rouve, Nicolas Duvauchelle. Iraupena: 124 minutu. Generoa: Biografia, drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017.

Bere ibilbide profesional guztia Frantzian egin zuen Dalida abeslari eta aktore egiptoarraren istorioa kontatzen du. Musikaren industrian sexu berdintasunaren alde egindako lanagatik izan zen ezaguna, besteak beste. 1987an, diamantezko disko bat jasotzen lehen emakumea bihurtu zen, milioika disko saldu ondoren.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea