Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Film sinopsiak

Publizitatea

Bizigiro

Film sinopsiak

'Contratiempo' eta 'Primaire' 

2017-01-10 / Berria

'Contratiempo'

Zuzendaria: Oriol Paulo. Aktoreak: Mario Casas, Barbara Lennie, Jose Coronado, Ana Wagener, Francesc Orella. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2016.

Adrian Doria enpresaburua hotel bateko logela batean esnatuko da goiz batean. Albora begiratu, eta bere maitalea ikusiko du ohean etzanda, hilotz. Hiltzailea bera dela uste dute denek. Doriak, baina, argi du berak ez duela inor hil. Hori dela eta, Virginia Goodmani eskatuko dio laguntza. Lekukoekin lan egiten du Goodmanek. Gau oso bat elkarrekin igaroko dute Goodmanek eta enpresaburuak, hilketaren arrazoiak aztertzeko eta errudunak bilatzeko. Doria kartzelatik libratu ahal izateko, pisuzko arrazoiak bilatzen saiatuko dira biak.

'Primaire'

Zuzendaria: Helene Angel. Aktoreak: Sara Forestier, Laure Calamy, Vincent Elbaz, Guilaine Londez, Olivia Cote, Noam Pacini. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2016.

Aparteko irakaslea da Florence: energia izugarria du, lana egiteko gogoa, bere lana gustatu egiten zaio, eta baliabide ugari ditu eskura, ikasleek emaitza ezin hobeak lor ditzaten. Ikasturte berria urte berezia eta erabakigarria izango da Florencerentzat, hainbat arazo eta gertakari direla medio: hasteko, bere semea du ikasleen artean: Denis. Semearen nahia da bere aitarekin bizitzera joatea. Buruhauste hori gutxi balitz bezala, ikasleen artean mutiko berezi bat ere badu: Sacha. Amak ez dio batere kasurik egiten Sachari, eta horrek bereziki arduratzen du Florence.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak