Bengoetxea VI.ak are gehiago estutu du binakako txapelketa

PILOTA. Bengoetxea VI.ak eta Larunbek 22-21 irabazi zieten atzo Irribarria eta Rezustari, Tolosan. Asegarcekoek lau partida irabazi dituzte ligaxkan, eta horietatik bi liderren aurka izan dira. Atzo, laugarren puntua lortu zuten, eta are gehiago estutu dute binakako txapelketako lehen fasea. Lau bikote daude puntu kopuru horrekin. Galtzaileek, berriz, finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko lehen aukera galdu zuten.
Partida ikusgarria izan zen, Bengoetxeak laugarren koadrotik jotako ezker gantxo batekin erabaki zena. Leitzarra izan zen onena: hamalau tanto egin zituen. Aspekoak 12-6, 18-15 eta 19-17 aurreratu ziren. Asegarcekoek, gero, arriskatuz, lau tanto egin zituzten jarraian (19-21), 21nako berdinketaren aurretik.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.