Urrutikoetxeak eta Imazek are gehiago estutu dute binakakoa

PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek 22-19 irabazi zieten atzo Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaletari, Tolosan, inauterietako lehen jaialdian. Emaitza horren eraginez, eta, gaurko partida falta denean, 13. jardunaldiko azkena, sei bikote daude berdinduta binakako txapelketaren ligaxkan. Atzoko galtzaileek, behintzat, tanto aldea salbatu zuten, lehen itzulian 22-16 irabazi baitzuten.
Beotibarreko partida gorabeheraz beterikoa izan zen, eta Urrutikoetxea nabarmendu zen. Hari esker 9-3 aurreratu ziren irabazleak. Zabaleta agintzen hasi zen gero, eta Elezkano arriskatzen, 9-11 aurretik jartzeraino. Bolada, baina, ez zen luzatu, eta azken txanpan Urrutikoetxea agertu zen berriz (14-11, 18-15, 20-19 eta 22-19).
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.