Albistea entzun

Iazko prezio berberak jarri dituzte binakako finalerako

Kantxako sarrerek 140 euro balio dute, azken hamabi ilaretakoek izan ezik. Bihar goizean jarriko dituzte salgai.
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez gainezka.
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez gainezka. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2017ko martxoak 28

PILOTA. Binakako txapelketako finalerako sarrerek iazko prezio bera dute. Irribarria-Rezustak eta Bengoetxea VI.a-Larunbek apirilaren 9an jokatuko dute finala, Bilbon, eta haiek ikusteko kantxako sarrerek 140 euro balioko dute. Merkeenek, aldiz, erreboteko hirugarren pisukoek 45. Iazkoekin alderatuta, aldaketa txiki bakarra dago, kantxako azken hamabi ilaretako sarrerek —60. ilaratik 72.enera— 100 euro balioko dute, eta ez 140. Bihar goizean jarriko dituzte salgai, Aspe eta Asegarceren webguneen bitartez.

Beste harmailetako prezioak hauek dira: kantxako bigarren pisukoak, 80 euro; hirugarrenekoak, 70; errebotekoak, 65; eta erreboteko bigarren pisukoak, 55. Final hau pilotalekuko kudeatzaileek Bizkaiko Aldundiarekin duten akordioaren barnean dago, beraz, txartelen salmentarekin lortzen den diruaren zati handi bat aldundirako da. Ikusteko dago ea sarrera guziak salduko diren ala ez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Nevado baloiarekin, atzo, Levanteren aurka. ©Athletic

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Berria

Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak. 

Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Evenepoel, bakarrik helmugaratzen. ©DEAN LEWINS / EFE

Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian

Berria

25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.