Albistea entzun

Umeen ahotsa, argitara

Haurren parte hartze aktiboa bultzatzeko bost liburuxka plazaratu dituzte.

'Herri hezitzailea, eskola herritarra' lantaldeko eragileek ondu dute lana
Proiektuaren hari muturrak aurkeztu zituzten atzo, Arrasaten.
Proiektuaren hari muturrak aurkeztu zituzten atzo, Arrasaten. ANDONI CANELLADA / ARP

Oihan Vitoria -

2015eko apirilak 17

Parte hartze prozesuak egiten direla, baina herri ugaritan haur eta nerabeen iritzia ez dela aintzat hartzen, uste hori dute aisialdi «parte hartzailea, herritarra, euskalduna eta hezitzailea» garatzen dabiltzan zenbait eragilek. Hezkuntza beste era batean egin daitekeela sinetsita, haurren neurriko egitasmoak abiatu nahi dituzte, gazteen kezkak erdigunean jarrita. Hutsunea estali eta aisialdi eredu berri bat proposatzeko, bost liburuxka atera dituzte Herri hezitzailea, eskola herritarra taldea osatzen duten eragile anitzek.

Umeen parte hartze «aktiboa» bultzatzeko haritik tiraka atondu dituzte, honako gai hauen bueltan: zelan sustatu haurren parte hartzea ikuspegi feministatik, zelan egin ludoteka parte hartzaile bat, zelan egin udaleku parte hartzaileak eta zelan biziberritu parkeak. Sorguneak ikertegiko Lorea Agirrek eta eragileek berek hartu dute liburuxkak taxutzeko lema.

Haurrei erabakitzeko benetako ahalmena eman nahi dietela azaldu du Euskaltzaleen Topaguneko Sonia Perezek, eta esku hartzeko premia nabarmendu: «Ez da aski eskariak entzunda; haien iritziei bide ematen saiatu behar dugu».

Poza oinarri, heztea xede, zazpi printzipiotan mamitu dute taldeak proposatutako aisialdi eredua. Txatxilipurdi aisialdi elkarteko Maialen Gorosabelek eman ditu xehetasunak: «Haurrek eraikitako aisialdi euskaldun, hezitzaile eta parekidearen bidetik, haurren kultura aitortu, parte hartzea bermatu eta auzolana indartzeko xedea dugu, harreman sare osasuntsu, justu eta asegarriak josteko».

Gaur zortzi, jardunaldiak

Aisialdia, hezkuntza, euskalgintza, administrazio publikoa... Esparru anitzetako eragileak biltzen ditu lantaldeak. Hain justu, aniztasun horrek egitasmoa «aberasten» duela nabarmendu du Perezek: «Elkar elikatzeko beta ematen digu horrek». Horren isla dira gaur zortzi Donostiako Kursaalean egingo dituzten jardunaldiak.

Zortzi herritan martxan jarriak dituzte proiektu hezitzaileak: Gipuzkoan, Arrasaten, Soraluzen eta Donostiako Egia auzoan; Araban, Agurainen; Bizkaian, Otxandion eta Diman; Nafarroan, Baztanen; Nafarroa Beherean, Baigorrin. Emaitza onak lortu dituztela ziurtatu du Perezek. Haren hitzetan, taldearen izaerari eustea izan da gakoa. Lekuan lekuko egitasmoen autonomian sinesten dute: «Dagoena ordezkatzea ez; ez dagoen tokian sortzea nahi dugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Egoiliar baten eskua, langile batenari helduta. ©BRAIS LORENZO /EFE

«Larriki mugatutako» bizitzak

Maria Ortega Zubiate

Bizkaiko Bioetika Batzordeak txosten bat egin du salatzeko pandemian zahar etxeetako egoiliarren eskubide eta askatasunak ez direla behar bezala errespetatu. Neurriak leundu ditzatela eskatu du

Osasun langile bat PCR proba bat egiten gazte bati, Ordizian. ©Javier Etxezarreta / Efe

394 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Positibo tasa %4,11 izan da, eta kutsatuen kopuruak beheranzko joerari eutsi dio. Hegoaldeko erietxeetako ZIUetan 142 pertsona daude

Bedaioko landa eremuan «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko protesta

Instituzioen «adar jotzea» salatu dute Bedaioko bizilagunek

Berria

Manifestazioa egin dute Tolosan, «oinarrizko azpiegiturak» eskatzeko. Otsail hasieratik daramate telefono zerbitzurik gabe.

 ©BERRIA

«Epaitegi espezializatuek ez dute bermatzen emakumeek tratu hobea jasotzea»

Maite Asensio Lozano

Espainiako Gobernuaren sexu askatasunerako legeari CGPJk egindako kritiken harira, nabarmendu du arazo askoren konponbidea ez dagoela zigor zuzenbidean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna