Albistea entzun

Bizi osorako zigorra ezarri diote Bignone diktadoreari

Berria -

2013ko martxoak 13

BUENOS AIRES. Reynaldo Bignone Argentinako diktadura militarreko (1976-1983) azken presidenteari bizi osorako espetxe zigorra ezarri dio San Martin hiriko auzitegi federal batek. Gizateriaren aurkako krimenak leporatu dizkio, Campo de Mayo izeneko atxiloketa zentro klandestinoan egindako torturen, hilketen eta desagerpenen erantzule nagusietako bat delakoan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gerraren aurkako protesta bat, atzo, Etxe Zuriaren parean ©JIM LO SCALZO / EFE

Lavrov: «Gure esku badago, ez da gerrarik egongo»

Igor Susaeta

Bidenek esan dio Zelenskiri otsailean Errusiak Ukraina inbaditzeko «aukera argiak» daudela. Moskuk ohartarazi du, hori ba, ez duela baimenduko bere interesak «zakarki zapalduak izatea»

Langile bat garbiketa lanetan, Ventanilla hirian. / ©Juan Ponce, EFE

Repsoleko lau arduraduni Perutik irtetea debekatzeko eskatu du fiskaltzak, olio isuriaren auzian

Arantxa Elizegi Egilegor

Peruk salatu du beste isuri bat izan dela Limako kostaldean. Aurrez, Repsoleko petroliontzi batek 6.000 upel isuri zituen Limako kostaldean, eta 50 kilometro hondatu.

Brasilgo komunitate indigenetako ordezkariak, Bruselan, Europako Batzordearen parean, beren lurren gaineko eskubideak aldarrikatzen, 2019an. ©O. HOSLET / EFE

Deforestazioaren kontrako legean indigenen eskubideak babesteko eskatu diote EBri

Gorka Berasategi Otamendi

Bruselak proiektu bat dauka abian basoak suntsitu dituzten eremuetako zenbait produktu debekatzeko. «Hutsuneak» dituela salatu dute hainbat elkartek

Xiomara Castro Hondurasko presidentea, atzo, kargua hartzeko ekitaldian. ©BIENVENIDO VELASCO / EFE

Itxaropen seinale bihurtu da Honduras

Igor Susaeta

Xiomara Castrok Hondurasko presidente kargua hartu du. Rodolfo Pastor de Maria gobernu proiektua lantzen aritu da, eta ohartarazi du Librek eraldaketa prozesua «urardotu» beharko duela koalizioan gobernatuko duelako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.