Txina eta Japonia elkarrizketan hasiko dira
PEKIN. Txinak eta Japoniak harreman diplomatikoak berrezartzea erabaki dute, eta konpromisoa hartu dute Diaoyu/Senkaku artxipelagoaren jabetzarengatik eta bestelako auziengatik dauzkaten gatazkengatik elkarrizketa hasteko. Bi herrialdeetako goi kargudun bana elkartu dira Pekinen, 2012ko irailetik lehengo aldiz.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.