Kataluniako erreferendumaren alde
Behean sinatzen dugun ICEC-EUSKAL HERRIAren partaideok, Kataluniako Herria bizitzen ari den une historiko honetan, zera adierazi nahi dugu:
·Bere etorkizun politikoa autodeterminazioaren bidez erabakitzeko eskubidea duela, eta katalanei soilik dagokiela erabakitzea zer-nolako harreman politikoa mantendu nahi duten estatu espainiarrarekin.
·Kataluniako eskaera politikoak erreferendum demokratiko eta lotesle baten bidez bideratu behar dira, katalanek —mugarik gabe— berezko Estatu independentea ala estatu espainiarrean jarraitzea nahi duten erabaki dezaten.
·Gobernu espainiarraren mehatxuak arbuiatzen ditugu, eta Kataluniaren autogobernuaren aurkako edozein balizko eraso tinko errefusatzen dugu.
·Euskal Herriko agintariei eta gure Herriko bi Parlamentuei zein Euskal Hirigune Elkargoari Kataluniako Gobernu eta erakundeei haien sostengu osoa ematea eskatzen diegu. Autodeterminazio eskubidea Euskal Herriarentzat ere aldarrikatzea eta defendatzea eskatzen diegu.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.