Albistea entzun

EH Bilduk uste du TTIP herrien aurkako ituna dela

Berria -

2014ko azaroak 15

BILBO. AEBen eta EBren artean negoziatzen ari diren TTIP merkataritza ituna herrien burujabetzaren aurkako akordioa dela salatu du EH Bilduk, eta gaineratu du «sekretismoz» ari direla negoziatzen. Oskar Matutek itun horren aurkako hitzaldia emango du Bruselan abenduaren 9an EH Bilduren izenean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pedro Sancghez, Moncloan, telefonoz hitz egiten, Ukrainari buruz. ©BORJA PUIG DE LA BELLACASA / EFE

PSOEren estrategian aldaketa sakon bat iradokitzen hasi da erreformaren lokarria

Xabier Martin

EAJ eta ERC estu hartzen jarraitzen du Espainiako Gobernuak, eta testua aldatu nahi gabe. Erreforma eskuinetik onartzeko aukera ez du baztertu,

Langile bat, Gasteizko Mercedes Benzen lantegian. Artxiboko irudia. ©Raul Bogajo/Foku

Gasteizko Mercedes datorren astean egun batzuez ixtea aztertzen ari da zuzendaritza

Aitor Biain

Aldi baterako enplegu erregulazioa luzatzeko baldintzei ezetz esan diete sindikatuek, aurrekoaren baldintzak okertzen dituelako.

Lan istripuak salatzeko mobilizazio bat ©Gorka Rubio (Foku)

Langile bat hil da Irunen, aldamio batetik erorita

Berria

Aurten lan istripuz hildako bosgarren behargina da; hirugarren solairutik erorita hil da. 45 urte zituen.

Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bilera, urrian. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zerga bilketak iragarpenak hautsi ditu, eta 16.000 milioi euroren atarian geratu da

Iker Aranburu

Urrian esandakoa baino 384 milioi gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Errenta zergak gainditu egin du 2019ko maila, eta BEZa hurbil dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.