Talibanek barruti bat hartu dute Afganistanen

Berria -

2014ko irailak 27
KABUL. Afganistango Ghazni probintziako Ajrestan barrutia kontrolpean hartzea lortu dute talibanek, gobernuak jakinarazi duenez. Kabulen hego-ekialdean dago. Duela astebete hasi zuten Ajrestan hartzeko erasoaldia. Gobernuaren arabera, borroken ondoren ehun lagun hil dituzte.