Tunisiako Al-Nahda alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu du

Berria -

2014ko urriak 28
TUNIS. Al-Nahda Tunisiako alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu du, eta Nida Tunis alderdi laikoa zoriondu du garaipenagatik. Emaitza ofizialak eman ez dituzten arren, inkesta guztiek dute garailetzat Nida Tunis. Al-Nahdak azaldu du ez dizkiola «trabak» jarriko gobernu berriari, eta haiekin eta beste alderdiekin elkarlanean aritzeko prest daudela, «herrialdearen interesen alde».