Udalerri mailako karguak hautatuko ditu Ahal Duguk

2014ko abenduak 31
BILBO. Gaur eguerdian amaituko da udalerrietako herri kontseiluetako Ahal Duguren buruak hautatzeko epea. Internet bidezko hauteskundeak egin ditu alderdiak, Hego Euskal Herriko 49 herritako kontseiluak osatzeko. Urtarrilaren 2an jakinaraziko dituzte emaitzak.